Axalko Bizikletak

BERE EZPARRUAN IKUSI

Gaur egungo estandarretara eta errendimendu baldintza gogorrenetara moldatzeko era paregabea.

text

ZURE BEHARREN ARABERA SORTUA

Kustomizazio osoa eskaintzen dugu, gure sorkuntza oro bakarra baita bere sustraietaraino. Estudio biomekaniko bat egitea gomendagarria da, postura perfektua lortzeko zuretzako egindako bizikleta batean.

text

ZERK OSATZEN DU

Urkia, lizarra, intxaurrondoa, fibra begetalekin konbinatua. Aluminiozko insertu minimoak norabide tuboan, pedalier eta atzeko punteretan.

TEKNOLOGIA SINBIOTIKOA

Teknologia aurreratuenera eta Industria 4.0 makineriara moldatuta, jatorri jasangarriko egurra natura eta teknologiaren arteko sinbiosi eder batean bihurtzeko gai gara, konposite material originalaren edertasuna eta balioa nabarmentzeko.

BI MUNDUEN BAT EGITEA

Egurra eta fibra naturalak betidanik izan dira gure bizitzaren parte, eta baita bizikleta ere. Urteek erakutsi digute esfortzuak saria dakarrela, bai serrategian eta baita bizikletaren gainean ere. Eguna iritsi da non gure bi munduak nahasi ditugun, bizikleta forma duen sendagaia sortzeko.

BIZIKLETA ERROAK

Bizikletak. Basoak. Bi hitz hauen konbinazioa Euskal Herriaren deskribapen zehatza dakar. Mendi eta bidexka hauek txirrindulari ausartenak ere menperatu ditzake, beraz gure aukera bertatik igarotzeko erreza da. Igoera gogor bat sufritu eta paisaiaz gozatzen dakigun moduan, badakigu nola sortu bizikleta bat test gogorrenari aurre egingo diona: Euskal Herria.